Vaya al Contenido

Arabako Golf Federazioa - Arabako Golf Federazioa Federación Alavesa de Golf

Saltar menú
Saltar menú
Euskera
Castellano
Saltar menú
Saltar menú
// ARABAKO GOLF FEDERAZIOA
Arabako Golf Federazioko Zuzendaritza Batzordea
Lehendakaria:
Aitor Gorospe Garcia de Albeniz
Lehendakariordea:
Iñigo Bilbao Madariaga
Diruzaina:
Alvaro Ugarte Gomez
Idazkaria:
María Juncal Vadillo Crespo
Batzordekidea eta kirolarien ordezkaria :
Maria Rosa Alonso Diez
Batzordekidea eta haur kirolarien ordezkaria :
Endika Gorospe Elorza
Batzordekidea eta klubetako ordezkaria:
Lola Morales Lage
Batzorkidea eta epaileen ordezkaria:
Jose Manuel Martinez Dominguez
Batzorkidea eta teknikarien ordezkaria:
Philippe Kerivel
Arabako Golf Federazioaren estatutuak
1. artikulua  
Arabako Golf   Federazioa irabazteko xederik gabeko entitatea da. Nortasun juridikoa eta   jarduteko ahalmena du, eta kirolariak, teknikariak, epaileak, kirol klubak   eta elkarteak eta beste entitate batzuk biltzen ditu bere baitan, Arabako   Lurralde Historikoan golfaren eta Pitch & Puttaren jarduna praktikatzeko,   sustatzeko eta antolatzeko.
           
2. artikulua
Federazio   honek lege-arau hauek ditu gidari: 2023ko martxoaren 30eko 2/2023 Legea, Euskadiko jarduera fisikoarena eta kirolarena; 2006ko urtarrilaren 31ko  16/2006 Dekretua, Euskadiko kirol federazioena; 2024ko urriaren 22ko Agindua,   Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, EAEko eta lurraldeetako   kirol-federazioen hauteskunde-erre­gelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak   egiteko irizpideak finkatzen dituena, eta gainerako erregelamenduzko   xedapenak; estatutu hauek; berariaz prestatutako araudiak; eta bere organoek   baliotasunez hartutako erabakiak.
           
3. artikulua  
Helbide   honetan du egoitza Federazio honek: Amadeo   Garcia de Salazar plaza, z/g, (Kirol Federazioak), Gasteiz, 01007 PK (Araba).
           
4. artikulua    
Federazio   honek Arabako Lurralde Historikoko golf jarduera eta lehiaketa ofizialak,   diziplina ezberdinetakoak, sustatu, kalifikatu, baimendu, zuzendu eta   antolatzen ditu, eta jolas izaerako kirol praktika bultzatzen du.
           
5. artikulua  
1. Federazio   hau Euskadiko Golf Federazioko kide da.
2. Federazio   honek bere modalitateari dagokion Arabako kirol federatua ordezkatzen du   Euskal Autonomia Erkidegoan.

6. artikulua     
Bere  helburuak lortzeko, eginkizun hauek beteko ditu Federazioak:
    
a)  Kirol  jarduera federatua antolatzea bere lurralde eremuan.  
b)  Golf  kirol-modalitateko lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea Arabako  lurralde historikoan.    
c)  Parte  hartzeko eta lehiatzeko bere arauak ezartzea, nahiz eta behar denean lurralde  eremu zabalagoko federazioek emandako arauak ere bete beharko dituen.  
d)  Golf  modalitateko ordezkaria izatea EAE mailan.
e)  Federazioaren golf baimenak tramitatzea, gero Euskadiko Golf Federazioak baimen horiek eman   ditzan, azken horrek ezarritako betebeharrei eta prozedurari jarraiki.

f)  Bere jarduera aurrera eramaterakoan sortzen diren kirol gatazken berri jakitea eta haiek ebaztea, organo judizialen eta arbitralen eskumenaren kaltetan izan  gabe.  
g)  Bere arauak betearaztea eta diziplinako ahalmena haien arabera erabiltzea.    
h)  Dopinaren aurkako borrokan eskumena duten erakundeekin lankidetzan aritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearekin eta aplikatzekoa den estatuko eta nazioarteko araudiarekin bat   etorriz.    
i)  Golf kirol-modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzen laguntzea, helburu   horrekin xedatutako araudiaren arabera.
j)  Bere diru baliabideak zertarako erabili eta nola banatu erabakitzea; bere jarduera aurrera eramateko beste erakunde batzuek eskualdatzen dizkioten baliabideak kudeatzea, eta bere baliabide guztiak zuzen erabiltzen direla zaintzea.
k)  Kide  dituen klub eta taldeei agian emango dizkien dirulaguntzak izendatzea eta kontrolatzea.    
l)  EAEko administrazioekin batera elkarlanean aritzea kirola bultzatzeko bere helburuak betetzerakoan, eta bereziki, martxoaren 30eko 2/2023 Legeak federazioei zuzenean ematen dizkien lankidetza eta aholkularitza   eginkizunetan.  
m)  Kirolari buruzko bere estatutuak eta araudiak prestatzea.    
n)  Dagokion lurralde-eremuan eta bere kirol-modalitatean emakumeen eta gizonen arteko   berdintasuna sustatzea eta, ahal den neurrian, bermatzea.    
o)  Eta, oro har, bere kirol-modalitatean aritzea bultzatzeko eta hobetzeko egokia den guztia xedatzea.
           
7. artikulua     
1. Federazio honek Euskadiko Golf Federazioarekin eta, hala dagokionean, Euskadiko Federazioan integratutako beste federazioekin koordinatuta beteko ditu bere eginkizunak.           
2. Federazio hau Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan jardungo da eta lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango dira bien artean, helburuak, kirol programak, aurrekontuak eta eskuordetutako funtzio publikoekin zerikusi   zuzena duten gainerako alderdiak zehazteko xedez. Hitzarmen horien izaera   juridiko-administratiboa izango da. Era berean, Federazio honek   kontratu-programak sinatu ahal izango ditu Arabako Foru Aldundiarekin;   horietan, gutxienez, programak finantzatzeko aurreikuspenak, lortu beharreko   helburu zehatzak edo kuantifikagarriak eta helburu horiek ebaluatzeko eta   ikuskatzeko mekanismoak adierazi beharko dira.   
           
8. artikulua     
Federazio   honen barruan ez da utziko inori bereizkeriarik egiten arrazagatik,   sexuagatik, erlijioagatik, iritzi eta sinesmenengatik, edota beste edozein   egoera pertsonal nahiz sozialengatik.
Regreso al contenido